WhatsApp taldeak – Grupos de WhatsApp

Ba al duzu WhatsaApp talderik?

Hemen Eusko Jaurlaritzaren Zeuk Esan zerbitzuaren gomendio batzuk uzten dizkizuegu:

  1. WhatsApp ahalmen handiko komunikazio-tresna da. Harreman sozial asko ahalbidetzen ditu. Baina ez da sare soziala, mezu-plataforma baino.
  1. Talde asko izatea nekagarria izan daiteke guretzat, batez ere taldeak oso aktiboak badira. Jakin behar dugu aukera dugula taldeak aldi baterako isilarazteko (8 orduz, aste batez edo urte batez) edo mezuen jakinarazpena konfiguratzeko, bibraziorik edo soinurik egin ez dezaten.
  2. Taldean norbait sartu baino lehen, onena izango litzateke baimena eskatzea. Ez genuke ahaztu behar parte hartzeko erabakia norberarena dela, eta ez proposamena egiten duenarena.
  3. Garrantzitsua da modalak zaintzea eta taldea osatzen duten beste pertsonak errespetatzea. Gainera, noizbait taldea uztea erabakitzen baduzu, zintzoena da taldetik atera baino lehen, abisatzea.
  4. WhatsApp pertzepzioen agertokia da. Askotan, hitz bakar bat modu askotan interpreta daiteke hartzailearen eta igorlearen artean. Zaila da komunikazioa tresna horren bidez bakarrik egitea; izan ere, horrela alde batera uzten dugu elkarrizketa orotan berezkoa eta ezinbestekoa den zatia: hitzik gabeko komunikazioa. Beraz, gaizki-ulertuak egon daitezke. WhatsApp ez da eztabaidetan parte hartzeko espazio egokia, baldin eta datu edo esteka soil batekin konpon badaiteke.
  5. WhatsApp ez litzateke erabili beharko nolabaiteko sentsibilitatea duen informazio edo mezuetarako. Egoera horietarako, ezin du inola ere ordeztu aurrez aurreko elkarrizketa. Seguruenik, hartzaileak eskertuko dizu. Gizakien arteko harremanak harreman fisikoen arabera definitzen dira.
  6. Kontuz mezuak bidaltzeko erabiltzen ditugun WI-FI sareekin. Sare publikoak badira, gaizkileek
    erraz harrapa ditzakete gure mezuak. Hori dela eta, ez genuke pasahitzik, kreditu-txarteleko zenbakirik edota banku-konturik edo material konprometiturik (adibidez, sexuarekin loturiko irudiak) igorri behar.
  7. Elkarrizketen historia telefono mugikorrean geratzen da, eta espazio handia hartzen dute. Gomendatzen dugu pixkanaka mezuak ezabatzea. Gainera, horrekin ziurtatu egingo dugu inork ez izatea mezuetarako sarbiderik.
  8. Ez gaitezen obsesionatu check-arekin, check bikoitzarekin, check bikoitz urdinarekin… Mezua jasotzen duen pertsonak erabakiko du noiz den erantzuteko une egokia. WhatsApp bizitza errazteko tresna da; beraz, ez dezagun guk geuk zailagoa egin.
  9. Errespetatu WhatsApp ez duten pertsonak. Mugikorreko mezu-sortan parte hartzen ez badute ere, eman erraztasunak gizarte-taldeetan sartzeko. Eremu horiek aberastea eta gozatzea garrantzitsua da pertsona guztientzat.

¿Perteneces a algún grupo de WhatsApp? Aquí os dejamos algunos consejos del servicio Zeuk Esan del Gobierno Vasco.

  1. WhatsApp es una herramienta de comunicación potente que facilita mucho las relaciones sociales. Aunque no es una red social, sino una plataforma de mensajería.
  2. Pertenecer a demasiados grupos puede saturarnos, sobre todo si son muy activos. Debemos saber que existe la opción de silenciarlos por una temporada (8 horas, 1 semana o 1 año) o de configurarlos la notificación para que no vibren o no tengan sonido.
  3. Antes de incluir a una persona en un grupo, lo ideal sería pedirle permiso. No debiéramos olvidar que la decisión de participar no es de quien propone, sino de quien dispone.
  4. Es importante cuidar los modales y respetar a las demás personas que integran el grupo. Además, si alguna vez decides salir de un grupo, lo honesto es avisar siempre de que se sale del mismo.
  5. WhatsApp es un escenario de percepciones. Muchas veces cada palabra se percibe de una manera diferente entre el receptor y el emisor. La comunicación solo por este medio es complicada, ya que nos perdemos toda la parte no verbal propia e indispensable en cualquier conversación, lo que puede dar lugar a malinterpretaciones. De la misma manera WhatsApp no es el espacio donde participar en discusiones, a no ser que se puedan resolver con un simple dato o un enlace.
  6. WhatsApp no debiera ser utilizado para informaciones o mensajes de cierta sensibilidad. Nada puede suplir el cara a cara para estas situaciones. Seguramente el receptor se lo agradecerá. Las relaciones humanas se definen de base en las relaciones físicas.
  7. Cuidado con las redes WI-FI que utilizamos para enviar mensajes. Si son públicas, nuestros mensajes serán fácilmente capturables por delincuentes. Por ello, no debiéramos enviar claves, números de tarjetas de crédito o cuentas bancarias, contraseñas, ni ningún material sensible como imágenes sexuales.
  8. Los historiales de las conversaciones quedan en el teléfono móvil y ocupan mucho espacio. Aconsejamos ir borrándolos paulatinamente. Además, con eso nos aseguraremos de que nadie puede acceder a ellos.
  9. No nos obsesionemos con el check, doble check, doble check azul… La persona a la que ha escrito ya decidirá responder cuando lo considere oportuno. WhatsApp es una aplicación para hacernos la vida más fácil, no nos la compliquemos nosotros y nosotras.
  10. Respetemos a las personas que no tengan WhatsApp. Facilitemos su integración en los grupos sociales pese a no participar en los espacios de mensajería móvil. Enriquecer y disfrutar estos escenarios es importante para todas las personas.

Fake News-ak bereizten ikas dezagun / Aprende a reconocer Fake News

Azken urteetan askotan entzuten da Fake News terminoa, baina badakigu zertan datza? eta badakigu nola bereiztu benetazko berriak edo faltsuak diren? Ikusi hurrengo bideoa Fake News-ei buruz gehiago jakiteko.

En los últimos años hemos oído hablar mucho de las Fake News, pero ¿Sabemos realmente que son? ¿Cómo podemos diferenciar que noticias son reales y cuales no? Para saber más sobre las Fake News os invitamos a ver el siguiente vídeo.

Sare sozialak ondo erabiltzen ditugu? / ¿Hacemos buen uso de las redes sociales?

Zuek edo zuen seme-alabak sare sozialen erabiltzaileak bazarete, bideo hau gomendatzen dizuegu sareko pribatutasunari buruz gehiago jakiteko

Si vosotros/as o vuestros hijos e hijas son usuario/as de las redes sociales, os recomendamos este vídeo para saber más sobre la privacidad en la red.