HIZKUNTZA PROIEKTUA

ALTZAGA ELEANIZTASUNAREKIN BAT

Altzaga ikastola sortu zenetik, kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzea izan da gure helburua. Ikuspegi horretatik, ikastolak euskal prestakuntza eman nahi izan die ikasleei, batetik, euskarazko komunikazio-gaitasuna behar bezala garatzeko, eta, bestetik, euskara eta euskal kultura transmititzeko, garatzeko eta indartzeko. Horrela, ikastolak euskaldunak prestatu nahi izan ditu, gure hizkuntzarekiko motibazioa eta jarrera proaktiboa sustatuz. Horretarako, euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzeko jendartean eta erakundeetan planteatutako ekimenetan parte hartu du ikastolak.

Konpromiso hori lortzeko, 2019/20 ikasturtean Irakurketa Plana egin genuen, Hizkuntza Proiekturako lehen urratsak emanez. Aurten eta hurrengo ikasturteetan ere lanean jarraituko dugu.

Gure Hezkuntzaren eta Hizkuntza Proiektuaren ardatz nagusia euskara bada ere, pertsona eleaniztunak prestatu nahi ditugu, hau da, gure ikasleek beste hizkuntza batzuk ezagutu eta behar bezala erabil ditzaten. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da ikastetxean lantzen ditugun hiru hizkuntzen tratamendu bateratua.

PROYECTO LINGÜISTICO

ALTZAGA IKASTOLA CON EL PLURILINGÜISMO

Desde que surgiera la ikastola Altzaga, nuestro objetivo ha sido ofrecer una educación de calidad y euskaldun. Desde esta perspectiva, la ikastola ha querido dotar a sus alumnos y alumnas de una formación euskaldun que les permita, por un lado, desarrollar adecuadamente la capacidad comunicativa en euskera y, por otro, comprometerse con la transmisión, desarrollo y fortalecimiento del euskera y de la cultura vasca. Así, la ikastola ha querido formar vascoparlantes, fomentando la motivación y la actitud proactiva hacia nuestra lengua. Para ello, la ikastola ha participado en las iniciativas planteadas tanto en la sociedad como en las instituciones para impulsar el conocimiento y uso del euskera.

Con el objetivo de lograr este compromiso, en el curso 2019/20 elaboramos el Plan de Lectura, dando los primeros pasos hacia el  Proyecto Lingüístico. Este año y los  próximos cursos seguiremos inmersos en este trabajo.

Si bien el eje central de nuestra Educación y del Proyecto Lingüístico es el euskera, queremos formar a personas plurilingües, es decir, que nuestros alumnos y alumnas alcancen el conocimiento y uso necesario de otras lenguas. Para conseguir este fin es imprescindible el tratamiento conjunto de las tres lenguas que trabajamos en el centro.